Klaseak arinagoak izan daitezen

Guztiok dakigun moduan, ikasle izan garen aldetik, batzuetan klasera joatea aspergarria izan daiteke eta klasean adi egotea kostatzen zaigu, horregatik inportantea da irakasleok gogor lan egin dezagun ikasleak klaseetan ikasteaz gozatu dezaten.

Horretarako, hainbat baliabide erabil ditzakegu; adibidez, musika, bideoak edota edukiak finkatzeko jolas interaktiboak.

Musikari dagokionez, playlist pare bat ditut nire SoundCloudean eta nahiko baliagarriak izan ahal direla deritzot.

Eguna indarrez hasteko




Patio ostean ikasleak lasaitzeko


Klaseetan noizbait bideoren bat ipintzea ere baliagarria izan daiteke ikasleak egunetako monotoniaz pixka bat aldendu daitezen.
LHko graduko 2. mailako lehenengo lauhilekoan DALerako bideo bat prestatu behar izan genuen euskal kultura ondarearen inguruan, umeei honi buruz zerbait ikasteko asmoz erabiltzeko modukoa. Nire taldeak Euskara aukeratu zuen gai nagusi gisa eta hura erabiltzea baliagarria izan zitekeela deritzot, eta ez bakarrik nik editatu nuelako... Honi esker ikasleek Euskararen historiaren eta honen bitxitasunei buruz ikasteko aukera izango dute. Gainera, ikasleen artean Euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzeko ere aproposa izan daiteke.